XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri-Arduralitzaren Euskal Erakundeak, edo Lurralde eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskolak ez lituzte inola ere beren gain hartuko antolatutako edozein ihardueratan parte hartzeagatik ikastarogileei sor dakizkiekeen gastuak edo kalteordainak.

D) Onarpena eta matrikula burututzat jotzeko modua

Eskabideen onarpena idatziz edo telefonoz jakinarazi ahal izango da, beti ere, erregistroan sartu diren egunaren araberako erizpideari jarraiki; modu bateko ala besteko jakinarazpenik ez badago, eskabidea onartu gabe geratu dela ulertuko da.

Ondoren, onarpena egiaztatutakoan matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko da, eta bankuan emandako gordekinetatik bat aparte utziko da ikastaroa hasten den egunean bertan aurkeztu ahal izateko.

Ordainketa bi modutan egin ahal izango da, bata, posta bidezko igorpenaren bitartez eta, bestea, Vital Kutxako Adriano VIko sukurtsaleko 0105365017 zk.dun kontu korrontean HAEEren izenean diru-sarrera eginez.

Kasu batean zein bestean, dagokionaren izen-abizenak jarri beharko dira, bai eta onartu dioten iharduera eta ikastaroaren kodea ere:

Aginpidea duen organoak (zerbitzu zuzendaritzak edo alkatetzak) ikastaroan parte hartu eta bertaratzeko baimena emanez gero, dagokion herri-administrazioak bere gain hartzen du matrikularen zenbatekoa ordaintzea.

E) Bertaratze-egiaztagiria

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bertaratze-baldintzak (ehuneko 80koa edo gehiagokoa) bete dituzten parte hartzaileei bertaratze-egiaztagiria emango die.

Seigarrena.-

Araubidea.

Erabaki honetan aurrikusten ez diren kasuetarako, lehenago aipaturiko 30/1992 Legean ezarritakoak izango du indarra.